Grumaleko langileak Arrasaten izan dira Mondragon Korporazioari erantzukizuna eskatzeko

Iure Eizagirre 2013ko aza. 15a, 14:14

Azpeitiko Grumal enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Mondragon Korporazioaren egoitza aurrean, eurak ere taldeko kide direla adierazteko. Eurekiko erantzukizuna eskatu diete langileek Korporazioari.

MCC-Fagor, zuen arduragabekeria gure miseria. Grumal 148 lanpostuen defentsan zioen pankartaren atzean heldu dira Grumaleko dozenaka langile Mondragon Korporazioaren egoitza nagusira. Euren lana defendatzeko zenbait paper jaurti dituzte Korporazioaren egoitza aurrean.

Ordu-erdi inguruz bertan kontzentratuta egon dira Grumaleko langileak eta Enpresa Batzordeko presidente Patxi Isasmendi egoitza barrura sartu da langileen eskariak laburbiltzen dituen orria uztera. Grumal, Fagor Etxetresnen taldeko enpresa dela eta MCCk enpresaren kudeaketan erantzukizuna duela adierazi dute. Zentzu horretan, Korporazioko gainerako enpresei moduan, eurei ere ez dietela zuzeneko informaziorik eman salatu dute, egindako bilera eskariak ez dutela erantzunik izan gaineratuz.

Bideragarritasun plana

Grumalek "ez du eskatzen diru publikoaren bizkar gure aktibitatea mantendu ahal izatea. Mantendu behar dena enplegua da", adierazi du Isasmendik. Horretarako "MCCk, besteak beste, bideragarritasun plan bat zehaztu beharko du eta Kutxabankek eta Euskadiko Kutxak, hain eskasa den finantzazioa eman. Diru publikoa, berriz, enplegua eta industrializazio politika orokorra garatzeko erabili beharko da", esanez amaitu du Isasmendik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak