Herritar baten eskaera adituta, titia emateko gela egokitu bat aurki daiteke Biztanleen Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan Arrasaten. Hotz egiten duen garaietan faltan atzematen ei zuen lagun horrek titia emateko leku publiko babestu bat, eta jaramon eginez, BAZen ipini dute, herriaren erdialdean. Edoskitze-gela BAZen ordutegian dago zabalik; aste barruan 08:30etik 19:00etara eta zapatutan 09:00etatik 13:00etara.