Arrasateko PSE-EE ez dago ados defizitaren malgutasuna banatzeko modu eta kopuruarekin

Imanol Gallego 2013ko aza. 14a, 13:04

Aldundiak, bere eskumenen baitan, 18 milioi gehiago kudeatuko ditu aurtengo aurrekontuetan enplegua eta ekonomia sustatzeko. Horietatik 6 udal inbertsiotara bideratuko dira, eta Arrasateko PSE-EEren ustez "fondoa ez da nahikoa,  eta gainera, dirua ez da modu egokian banatuko".

Paco Gartzia zinegotzi sozialistak prentsa ohar bidez adierazi duenez, "banaketa guztiz neurrigabea da, herri txikien alde eginez eta herri handiagoak, biztanleria eta karga handiagoekin, gutxietsiz", horrez gain, Bildu eta EAJren arteko akordio honek, "Arrasate zigortzen du" salatu du. Oinarrizko Toki Araubidearen legeak azaltzen duenez, "herri handienek gizarte zerbitzuak eskaintzera behartuta daude, eta horrek gastu publikoa areagotu egiten du".

Bozeramaile sozialistak Elgetako kasua aipatu du: "1.120 herritarrekin 41 euroko jasoko ditu biztanleko, Arrasaten aldiz 22.000 biztanle izan arren, ez gara 6 eurotara iritsiko". Gainera alderdi sozialistak egindako proposamena, "ez aztertu izana" salatu du. Proposamen horretan, gizarte zerbitzuak kudeatzeko 2 milioi estrako partida bat bideratzeko proposamena ageri zen.

Bere ustez diru honen banaketa biztanleriaren arabera egin beharko litzateke, "herri bakoitzari gutxienezko lineal bat bermatuz". Gauzak honela, Arrasatek 127.918 euro jaso beharrean 220.129 euro jasoko lituzke. Gartziaren ustez: "Bildu eta EAJk berdintasun eta proportzionaltasun irizpideekin jokatzeko beste aukera bat galdu dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak