Arrasateko iragana astitzen, beste behin

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 14a, 11:55

Arrasateko Zientzia Elkarteak hitzaldi sorta antolatu du herriko iragana aztertu eta astintze aldera. Hitzaldi zikloa, 4 topaketaz osatuta dago, laurok asteartetan ospatuko dira 19:00tatik aurrera Kultur Aten.

Lehenengo saioa datorren martitzenean izango da, azaroak 19, Kultur Aten. Estreineko hitzaldian Maria Jose Iriarte historialaria arituko da berriketan Historiaurreko klimaren eta paisaiaren bilakaera hizpide hartuz.

Bigarren saioa aldiz, astebetera ospatuko da, baina oraingoan, Arrasateko herria eta Oñatiko konderria 1448an izenburupean Jose Angel Achon historian doktoreak, herriko hainbat kontu ekarriko ditu gogora.

Bi asteko geldiadia izan ondoren, berriz ere hitzaldiak martxan jarri eta Alfredo Moraza eta Maria Inez Olaran izango dira herrian. Abenduaren 10ean, Arrasateko Teileriak izango ditu mintzagai Moraza historiagileak eta Olaranek aldiz, Rikardo Olara Añibarri, arkitektoaren inguruan mintzatuko da.

Otaduiren dimisioa

Arantza Otadui, Arrasateko Zientzia Elkarteko idazkariak bere kargua utzi berri du, proiektu berriak garatzeko denbora behar baitu. Elkartetik zorterik handiena opa diote Arantzari. Sare sozialen bidez Otaduik zortea opa eta "bi urtez lanean aritzea plazer bat izan" dela adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak