Grumaleko langileek protesta egingo dute bihar Arrasaten

Leire Kortabarria 2013ko aza. 14a, 11:23

Azpeitiako Grumal SL enpresako langileek kale-bilkura egingo dute bihar, egubakoitza, Fagor Korporazioaren egoitzaren aurrean. Euren esanetan, mobilizatzen jarraituko dute "Fagorreko arduradunek aurpegia eman arte".

Grumal SL-ko langileek 11:30erako deitu dute kale-bilkura, eta ordu bete iraungo du horrek. Langileek esaten dutenez, "ezin da" onartu "tamaina honetako sarraskia eragin ondoren [Fagor] Korporazioak txintik ez esatea".

Honakoa gaineratu dute: "Fagor Elektrodomestikosen porrota ez da ezinbestean jasan behar genuen emaitza. Eta erabaki okerrak hartu dituzten zuzendariak ezin dute ezkutuan jarraitu behar, Grumaleko langilei, sozioei, eta gizarte osoari bizkarra emanez".

Gaur, kale-agerraldia Basaurin

Bestelako protesta mobilizaziorik ere badago. Gaur, eguena, arratsaldean Basaurin egingo dute kale-agerraldia, Edesako lantegitik abiatuta. Arrasatetik autobusez joango dira Fagor Etxetresnetako hainbat langile. Bestalde, Edesan ekonomikoki kaltetutako langileek batzarra iragarri dute gaur arratsalderako, Basauriko kultur etxean, eta "edozein kapital motarengatik" kaltea duten guztiei dei egin diete bertara joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak