'La tabernera del puerto' zarzuelarako atzerako kontaketa
Goiatz Arana
2013-11-13 13:54
Izaskun Murgia elkarte lirikoko partaideek 14. zarzuela taularatuko dute azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean, Amaia Antzokian. 'La tabernera del puerto' antzeztuko dute berriz ere, hamahiru urteren ostean. Sarrerak martxa onean ari dira saltzen, baina oraindik ere geratzen dira. Naroa Elortza eta Bittor Kortabarria elkarteko kideek eman dizkigute xehetasunak 'Magazinea'n.