Musikak animatuko du aste bukaera

Imanol Gallego 2013ko aza. 13a, 11:06

Zapatuan, Arrasate Musikaleko harizko 3 taldek girotuko dute, Ibai-artek antolatutako Azaro Musikala. Domekan aldiz, Santa Zezilia eguna ospatzeko, Arrasate Musikaleko Bandak kalejira eta kontzertua eskainiko du herriko plazan.

Asteburu musikatua izango dugu. Arrasate Musikaleko harizko 3 taldek zapatu honetan doako saioak emango dituzte, kaleetan zehar. Azaro Musikala ekimenaren barruan 18:00etatik 20:00etara Amaia Garro,Eli Auzmendi eta Amaia Arzamendik zuzendutako taldeek, erritmo jarriko diote arratsaldeari.

Domekan aldiz, Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez, hirugarren urtez Arrasate Musikaleko bandak kontzertua eskainiko du herriko plazan 12.30etan. Ordu bete lehenago gainera, bandak kalejira egingo du erdigunetik. Eguraldi txarra egin ezkero, kontzertua San Frantzisko elizan izango da. 
Bandaren zuzendaria Mikel Markiegi izango da eta emanaldian mota askotako musika entzuteko aukera egongo da.
EGITARAUA
  • Certamen levantino ....................................... Pascual Marquina
  • Gigantes y cabezudos .................................... M.F.Caballero
  • Abba in concert ............................................ Heinz Briegel
  • Oregon ........................................................ Jacob Haan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak