Afari batekin hasiko dute Zahar-Berrikoek ikasturte berria, egubakoitzean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 12a, 18:45

Egubakoitz honetan, hilak 15, ikasturteari hasiera emateko afaria egingo dute Zahar-Berri egitasmoko lagunek. Arrasateko Monte tabernan elkartuko dira 20:00etan eta gero AEDren egoitzan afalduko dute; aurreratu dutenez, hainbat sorpresa izango dira. Era berean, mintzapraktika ekimenak osasuntsu daudela diote: "Pozgarria da benetan ikustea nola egiten duten aurrera mintzapraktika bultzatzea xede duten proiektuek. Aztiker enpresak egindako inkesten arabera, Euskal Herrian indarra hartzen ari da mintzapraktika ekimena, eta horren adierazle dira gisa honetako ekimenak abian jarri eta bultzatzen dituzten 65 eskualdeak". Parte hartzeko edo edozein zalantza argitzeko honako bi telefono zenbakiak eman dituzte: 943 77 12 28 edo 695 786 852.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak