Zapatuan hasiko da Zaldibarko areto futbol txapelketa

Sergio Cano 2013ko aza. 12a, 18:24

Urte asko egin behar dira atzera Zaldibarko areto futbol txapelketako lehenengo golak noiz sartu ziren jakiteko, baina aurtengoez gozatzeko ez da askorik falta. Denboraldia zapatu honetan hasiko da.

Aurreko urteko talde kopuru bera biltzea lortu dute antolatzaileek. Guztira, 13 talde izango dira. Antolatzaileak pozik daude txapelketak aurrera egingo duelako. Iazko Iriztu, Iluna eta Aston Birra taldeek utzi egin dute txapelketa. Haien tokiak ordezkatuko dituzten taldeak Jibaros F.C, Sport in tus Bragas eta Carboneros FC izango dira. Errepikatzaileak, beraz, Betrayer, Aldatz, Lasagabaster, Dribling, Ostantz, Fidel & Discipulos, Abokajarro, Sonografos, Haizea´s Weah eta Iluntz.

Txapelketaren antolakuntza eta formatua 

Oraindik txapelketaren antolakuntzan sartzeko aukera dago. Une honetan, bost taldek daukate ordezkaritza. Txapelketaren formatua aurreko urteko bera da: lehenengo fasean, denok elkarren kontra jokatuko dute, eta, azkenengo sailkapenaren arabera, bi talde osatuko dira. Bigarren fasean, lehenengo fasean lortu zuten postuaren arabera, puntuazio batekin hasiko dute. Puntuen arabera, talde bakoitzeko lehenengo laurak sailkatuko dira. Ondoren, final-zortzirenak jokatuko dituzte. Partidu zuzenak izango dira hemendik aurrera, finalera arte.

Aste bukaerako partiduen ordutegia

ZAPATUAN 1.TALDEA 2.TALDEA EPAILEA
10:30 Abokajarro

Betrayer

Sonografos
11:30

Fidel & Discipulos

Sonografos Abokajarro
12:30 Aldatz Jibaros F.C

Fidel & Discipulos

DOMEKAN 1.TALDEA 2.TALDEA EPAILEA
10:30 Sport in tus bragas  Haizea´s Weah Lasagabaster
11:30 Lasagabaster Ostantz Haizea´s Weah
12:30 Dribling Carboneros F.C. Ostantz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak