Fagor Etxetresnek ofizialki jakinarazi berri dute uko egingo diotela Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntzari. Komunikabideetara zabaldutako ohar baten bitartez, eta Fagor Etxetresnak eta Edesaren Errektore Kontseiluaren erabakiz, Edesa ez da eskaintzara bilduko, laguntza ekonomikoek "bere kabuz ez dutelako bermatzen Edesa eta bertan ekoizten diren termo elektriko eta intermetagailuen plantaren bideragarritasuna. Oharra Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntza eskertuz amaitzen dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.