Elkartruke azoka zapatuan Arrasaten, arroparen berrerabilpena ardatz hartuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko azaroaren 12a

Bagarak sustatutako Elkartruke azokaren edizio berri bat izango dugu zapatuan, hilak 16, Arrasateko Azoka Plazan. Ohiko truke azokaz gain, arroparen berrerabilpena hartuko dute oinarri oraingoan: "Ekarri etxean dituzun guraizeak, orratzak, hariak, botoiak eta bestelakoak...eta imajinazio pixka bat!", adierazi dute. Adin guztiendako tailerra ere egingo dute, 11:00etatik 13:00etara; 10 urtetik beherako haurrak laguntzarekin etortzea gomendatu dute. Azken hilabete hauetan trukatu ez diren arropak birziklatu eta beste erabilera bat emateko tailerra izango. Iragarrita dagoen goiz euritsua pasatzeko plan ederra izan daiteke. Azoka 10:00etatik 14:00etara izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak