Ibilbidean, Fagor eta Edesako langileen postuak defendatzeko oihuak entzun dira eta korporazioari inplikazio gehiago eskatu die langileek. Gainera, Txema Gisasola presidentearen dimisioa aldarrikatu dute.
Berriro Lagun Aro aurretik pasa ostean, Jose Mari Arizmendiarrieta ibilbidearen hasierako biribilgune parean elkartu eta datozen egunetarako deia egin dute: bihar 10:00etan batuko dira gaurko protesta bera egiteko eta eguenean 16:30ean hartuko dute autobusa San Andresen Basaurin egingo den manifestaziorako joateko.
Ekarpenen arazoan kaltetutakoak
Arrasaten egin behar duten batzarrari dagokionez, berriz, Fagor Etxetresnetaklo kapital sozialeko eta borondatezko ekarpenen arazoan kaltetuta daudenek egingo dute bilera, eguenean, Kulturaten. "Bertan egoera analizatuko dute. Pertsona kaltetu asko direnez, bilerak bi deialdi izango ditu: lehena 9:30ean eta bigarrena 11:30ean".
Manifestazioa, Basaurin
Bukatzeko, oraingo asterako beste manifestazio bat deitu dute; oraingo honetan, Basaurin. Eguenerako egin dute hitzordua eta Edesako lantegitik abiatuko dira. Iragarri dute Arrasatetik autobusak abiatuko direla Basaurirantz.