Gaur beste giza kate bat egingo dute Fagorrekoek

Ubane Madera 2013ko aza. 12a, 09:50

Atzokoaren haritik, gaurko ere giza katea iragarri dute Fagor Etxetresnetako bazkideek, goiz partean. Bestalde, oraingo asterako mobilizazio eta ekimen gehiago ere iragarri dituzte: Basaurin manifestazioa deitu dute, eta batzarra, berriz, Arrasaten, ekarpenen auziarekin kaltetuta daudenena.

"10:00etatik 11:30era bazkideek espaloitik eta binaka egingo dute Lagun Aro eta Mondragon Korporazio arteko ibilbidea", jakinarazi dute gaurko giza kateari dagokionez. 

Ekarpenen arazoan kaltetutakoak

Arrasaten egin behar duten batzarrari dagokionez, berriz, Fagor Etxetresnetaklo kapital sozialeko eta borondatezko ekarpenen arazoan kaltetuta daudenek egingo dute bilera, eguenean, Kulturaten. "Bertan egoera analizatuko dute. Pertsona kaltetu asko direnez, bilerak bi deialdi izango ditu: lehena 9:30ean eta bigarrena 11:30ean".

Manifestazioa, Basaurin

Bukatzeko, oraingo asterako beste manifestazio bat deitu dute; oraingo honetan, Basaurin. Eguenerako egin dute hitzordua eta Edesako lantegitik abiatuko dira. Iragarri dute Arrasatetik autobusak abiatuko direla Basaurirantz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak