Bergarako PSE-EE ez dago ados defizitaren malgutasuna banatzeko moduarekin

Imanol Gallego 2013ko aza. 11a, 19:39

Aldundiak, bere eskumenen baitan, 18 milioi gehiago kudeatuko ditu aurtengo aurrekontuetan enplegua eta ekonomia sustatzeko. Horietatik 6 udal inbertsiotara bideratuko dira, eta Bergarako PSE-EEren ustez "dirua ez da modu egokian banatuko".

Mari Carmen Barrenetxea zinegotzi sozialistak prentsa ohar bidez adierazi duenez,  "banaketa guztiz neurrigabea da, herri txikien alde eginez eta herri handiagoak, biztanleria eta karga handiagoekin, gutxietsiz". Oinarrizko Toki Araubidearen legeak azaltzen duenez, "herri handienek gizarte zerbitzuak eskaintzera behartuta daude, eta horrek gastu publikoa areagotu egiten du".

Bozeramaile sozialistak Elgetako kasua aipatu du: "1.120 herritarrekin 41 euroko jasoko ditu biztanleko, Bergaran aldiz, ez gara 8 eurotara iritsiko". Horregatik Barrenetxeak "Bildu eta EAJk Bergara zigortzea salatu du". Gainera alderdi sozialistak egindako proposamena, "ez aztertu izana" azpimarratu du. Bere ustez diru honen banaketa biztanleriaren arabera egin beharko litzateke, "herri bakoitzari gutxienezko lineal bat bermatuz". Gauzak honela, Bergarak 115.847 euro jaso beharrean 143.599 euro jasoko lituzke. Barrenetxearen ustez: "Bildu eta EAJk berdintasun eta proportzionaltasun irizpideekin jokatzeko beste aukera bat galdu dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak