Seme-alabak gero eta gazteago hasten dira teknologia berriak erabiltzen baina gehienetan ez haiek eta ez gurasoek ez dute jakiten zelan egin aurre sor daitezkeen arriskuei. Sexting-a, grooming-a edo ziberbullying-a dira arrisku horien adibide garbi batzuk.
Jorratuko diren edukiak
Hainbat gai jorratuko dituzte: zeintzuk diren gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak, sare sozialetan zein den gazteen perfila eta haien nortasuna, sare sozialen alde onak eta txarrak, jarraibideak eta baliabide praktikoak, kontuen pribatutasun mailaren diseinua, sare sozialetan harremanak izateko moduen inguruko hausnarketa eta ziberbullying-aren definizioa, besteak beste. Hitzaldia euskaraz izango da.