Xabier Amurizak Kultur Aten aurkeztuko du bere azken liburua

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 11a, 12:33

'4x4 operazioa' izenburupean, bere azken lana aurkeztuko du Xabier Amuriza bertsolari ezagunak Arrasateko Kultur Aten. Aurkezpena datorren azaroaren 27an izango da 19:00tatik aurrera.

4x4 operazioa liburua Joan ziren zikloaren laugarren liburukia da. 60ko hamarkadan kokatutako eleberria da eta bertan "Euskal Herria diktaduraren aurka eta bere eskubideen alde nola altxatu zen" irakur daiteke.

Gogor izeneko apaiz taldearen ekintzak kontatzen ditu Amurizak eleberri honetan. Historia kolektiboa, apaiz mugimendua beraz. Mugimendu haren ekintzarik sonatuena Derioko seminarioko itxialdia izan zen, Bizkaiko 70 hamar apaizek buruturik eta poliziak berehala inguraturik, ia hilabete iraun zuena. Ekintza gatazkatsu haren inguruan islatzen da hamarkada hartako "olatuak" nolako iraulia eragin zuen Euskal Herrian, diktaduraren gordin-gordinean. Gertaera egiazko horren eta beste batzuen gainean, historia harrigarriak sortzen dira, hala nola Dora, Xune edo Talita Markez bezalako pertsonaiekin garatzen direnak.

Amurizaren azken lana Lanku Bertso zerbitzuak argitaratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak