Barikuan jakinarazitakoa – Basauriko lantegia ere Fagor Etxetresnen gainontzekoekin konkurtsora joan dela, alegia – gaur emango du ofizialki jakitera Basaurin Errektore Kontseiluak. Langileak, txandaka, azaroaren 5etik daude itxialdi mugagabean. Langileek, ordea, errepikatzen dute lantegia bera bideragarria dela.
Biharko, martitzena, mobilizazio gehiago antolatu dituzte: 10:00etatik 11:30era bazkideek espaloitik eta binaka egingo dute Lagun Aro eta Mondragon Korporazio arteko ibilbidea.
Eguenerako, hilak 14, kale-agerraldia deitu dute Basaurin, Edesako lantegitik hasita. Arrasaten, Ordaindu taldekoek bilera egingo dute Kulturaten. Lehenengo deialdia 09:30erako egin dute, eta bigarrena, 11:00etarako.