Urretxuko arte ikasleen lanak ikusgai Harresi aretoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 11a, 11:16

Urretxuko arte tailerreko ikasleen lanak ikusgai daude Harresi aretoan, hilaren 17ra arte. Egubakoitzean inauguratu zuten erakusketa. Astelehenetik zapatura 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Arrasate Margo Taldeak antolatu du, Urretxuko arte tailerreko kideekin eta hori gidatzen duen Aitor Etxeberria margolariarekin duten harremanari esker. Elkartrukean oinarritutako ekimen moduan planteatzen dute erakusketa eta beraz, aurrerago Arrasateko ikasleen lanak Urretxun jarriko dituzte ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak