Azaro Musikaleko lehengo ekimena euripean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 10a, 11:15

Euriak ez zuen erritmoa geldiarazi eta zapatu arratsaldean Arrasateko kaleak musikaz jantzi ziren. Ibai-Arte merkatarien elkarteak antolatu du Azaro Musikalak ekimena eta lehenengo saioan, Arrasate Musikaleko Big Band taldeak alaitu zituen bazterrak.

Berria izan da kalejiran irtetea Big Band taldearentzako, normalean toki finkoan jotze baitute. Eta nahiz eta atzo euriak aterpez aterpe ibiltzera behartu zituen musikariak, estalpeko babesean erritmoz jantzi eta alaitu zituen zapatu iluntze ilun eta umela.

Hurrengo ekintzak ere prest dituzte dagoeneko: azaroaren 16an Arrasate Musikaleko hari-instrumentu taldeen emanaldiak (18:00-20:00); azaroaren 23an Big Band taldearen kalejira (18:00-20:00); eta azaroaren 30ean Txorbela Otxotearen saioak  (18:00-20:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak