25 bat lagun atzo Arrasateko Portaloian "justizia soziala" aldarrikatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko azaroaren 8a

Azken hilabeteetako dinamikari eutsiz, atzo ere zenbait herritar Portaloian elkartu ziren justizia soziala aldarrikatzeko. Hileko lehen eguenean elkartzeko ohitura hartu dute eta atzo, azaroko lehen eguena, ez zuten hutsik egin. 25 bat lagun elkartu ziren eta, besteak beste, honako mezuak ikusi ahal ziren: 'Fagor eta Edesa ez itxi!', 'Murrizketarik ez! Denon artean lortuko dugu!', 'Murrizketarik ez! Osasun publikoaren alde' eta 'Arriba los de la cuchara, abajo los del tenedor... Berdintasuna!'.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak