Podiumera igotzeko beharrezko puntuak eskuratzeko partidua

Imanol Gallego 2013ko aza. 8a, 12:07

Gasteizko Construcciones Arana Araberri taldea hartuko du Mondragon Unibertsitateak zapatuan Iturripen (18:00). Aurreko jardunaldian podiumetik jaitsi eta gero, berriro lehen hiru postuetan kokatzeko lan egingo dute.

Construcciones Arana Araberri 11. postuan dago eta sailkapenari begiratuta erraz ikus daiteke gure taldeak puntuak etxean uzteko aukera handiak dituela. Hala ere, entrenatzaile eta jokaleriek argi dute arabarrak azken tokietatik urruntzeko asmoarekin etorriko direla, eta talde arriskutsua izan daiteke.


Josu Larreategi entrenatzaileak argi dauka: "Gaizki hasi zuten denboraldia, baina oso talde arriskutsua da. Horregatik, Eskoriatzakoak gogotik prestatu du gasteiztarren kontrako norgehiagoka: "Euren joko motela apurtu eta kantxa osoan presioa egitea lortzen badugu, bada, partidua irabaz dezakegu".

Jokalariek eta entrenatzaileak gogo guztia jartzeaz gain, Iturripen jende asko batzea ere nahiko lukete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak