Urkiola-Kanpanzar mendi irteera Besaide Mendizale Elkartearekin azaroaren 17an

Imanol Gallego 2013ko aza. 7a, 18:41

Besaide Mendizale Elkartea azaro erdirako mendiaz gozatzeko proposamen batekin dator. Bizkaiko biraren 18. etapa, Urkiola-Kanpanzar ibilbidea hain zuzen ere, azaroaren 17an egingo da, eta, etaparen amaiera Arrasatetik gertu igaroko denez, herriko mendi elkarteak jendea bertan parte hartzera gonbidatu du

Mendi irteera bikain horretan izena eman nahi duten guztiek astelehenetik eguaztenera bitartean izango dute horretarako aukera. Lan horretarako, Besaide Mendizale Elkarteak Garibai kalean duen egoitzan hartuko dituzte parte hartzaileen izenak, 19:30etik 20:30era. Mendizale elkartetik adierazi dutenez, "ibilbidea ezin hobea da", eta, adituen ustez,  zeharkatuko diren parajeak "oso ederrak" dira.

Irteera baino gehiago

Eta, horrez gainera, gura duten parte hartzaile guztiek, Urkiola eta Kanpanzar bitarteko ibilbidea egin eta gero, indarrak berreskuratzeko bazkaria izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak