Zaldibarko izen ematea astelehenean izango da

Imanol Gallego

Azaroaren 16an hasiko da Zaldibarko futbito txapelketa, eta astelehena izango da txapelketan parte hartzeko izena emateko eguna. Inskripzioa Kulturaten izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Herriko txapelketa beterano horretan parte hartu nahi duen talde bakoitzak 200 euroko izen ematea eta 75 euroko fidantza ordaindu beharko ditu. Mikel Viguera antolatzaileak hauxe aipatu du: "Txapelketa historiko honetako parte izateko aukeraparegabea da hau".


Txapelketaren nondiko norakoak jakin edo taldeen galderak erantzuteko, antolatzaileek areto futbol txapelketaren Facebook orria izateaz gain, zaldibarkofutbitotxapelketa@gmail.com helbidea ere badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak