Soldatak
Azken hilabeteko soldata ez dute kobratu kooperatibako langile ohiek eta, oraingoz, nola kobratuko duten ez dakite. Fagor Etxetresnek soldatak ordaintzeko diru nahikorik ez daukatela jakina da eta langile ohiek gaur proposatu dutena da geratzen diren diru horiek guztien artean banatu ahal izatea, buruko kopurua edozein delarik ere. Kontseilu Sozialak ere proposamen horrekin egingo luke aurrera.
Erretiroak
Honekin batera, eta zehazki erretiroaren ordainketari dagokionez, zalantzak dituzte pentsio "duina" osatu ahal izango ote duten. Erretiratutakoan, kooperatibistek soldataren %80 kobratu izan dute gaurdaino. Soldataren %80 horretara iristeko Lagun Arok %60 jartzen du eta gainerako %20a kooperatibak estaltzen du. Izatez, bermatua beharko lukete %60 hori eta kaltetuek kolokan ikusten dutena kooperatibaren ekarpena hori da, Fagor Etxetresnek ez dute-eta ordainketetarako dirurik.
Hala, batzar eta zalantzen artean, aurrera jarraitzen dute bilera ezberdinek. Gaur arratsaldean Kontseilu Soziala batzartu da Lakuan Arantza Tapiarekin.