"Pena" da Arrasateko alkateak darabilen berba. "Tristura eta inpotentziaren arteko nahasketa bat" sentitzen dute Arrasateko Udalean, "Fagor Etxetresnak salbatzerik ez delako lortu". Atzoko Lakuako bilera eta gero, Udalak Eskualdeko Garapen Agentziaren bitartez egingo du lan, erakundeekin elkarlanean, inpaktua gutxitzen ahalegintzeko. Inpaktua itzela dela dio Azkarragaurizarren baina herriak honetatik ere aurrera egingo duela da alkateak zabaldu gura duen mezua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.