Etxetresnetako Kontseilu Soziala Jaurlaritzarekin batzartuko da gaur

Goiatz Arana Begiristain 2013ko azaroaren 7a

Fagor Etxetresnetako Kontseilu Sozialekoek aurrera daramaten lan dinamika baten barruan sartzen da gaurko bilera, atzo iluntzerako –eguaztena– Diputazioarekin hitzartuta zutena moduan. Kontseilu Sozialeko kideetako batek azaldu digunez, baina, aurreko astean ekin zioten hitzorduak lotzeari eta ez dute zerikusirik atzoko Lakuako bilerarekin. Enplegua izango da aurreikusita dituzten batzar horien ardatz nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batzartzekoak ziren atzo; eta Eusko Jaurlaritzakoekin, gaur. Kontseilu Sozialetik hiruzpalau laguneko ordezkaritza bat joango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak