Asteon Arrasate Musikaleko hiru talde kalera irtengo dira. Egubakoitzean ballet taldeko neskek emanaldia eskainiko dute Harremanen 20. urteurreneko ekitaldiaren barruan, Amaian. Zapatuan, Ibai-Artek antolatuta, Big Band taldeak kalejira egingo du herriko txoko ezberdinetan, 18:00etatik 20:00etara. Eta amaitzeko, txistulari taldeak dagoeneko urteroko ohitura bihurtu den kontzertua eskainiko du Aramaioko Gantzaga auzoko jaietan. Emanaldia 11:00etan izango da, elizan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.