Kultura ukitu nabarmena izango du ekitaldiak: Goikobalu abesbatzak, Arrasate Musikaleko ballet taldeak, Txorbela Otxoteak eta Jon Sarasuak hartuko dute parte. Harremaneko ordezkariek orain arte egindako lanaren laburpena egingo dute eta Ankur zein Mozambiken garatzen ari diren proiektuen berri emateko ikus-entzunezkoa ere prestatu dute.