Los Angeleseko The Hangmen taldea gaur Arrasaten, Kooltur ekimenaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 7a, 10:00

Los Angeleseko (AEB) The Hangmen taldea izango da gaurko Kooltur-eko gonbidatua. Talde beteranoa da, aurten 25 urte bete dituzte. Stooges, Gun Club, X eta antzeko taldeetan inspiratuta, Bryan Smallek taldea martxan jarri zuen 1980ko hamarkadan.

Hasieratik punk-rocka egiteari ekin zioten, beti ere garagearen eta bluesaren eragin handiarekin. Behin baino gehiagotan, gogora ekarri dute Stooges, Rolling Stones, Replacements eta Johnny Thunders-en zale borrokatuak direla. Hainbat disko, kontzertu ugari eta bizitzaren gorabehera handien ostean, taldea bizirik dago oraindik.

Are gehiago, orain indartsu daude eta Serie Z jaialditik pasa ostean gurean aurkeztuko dute iaz kaleratutako East of western disko berria. Ibilbide sendoa, diskografia landua, kantu sinesgarriak eta zuzeneko indartsuak. Ez da harritzekoa, Keith Morris (Circle Jerks), Rob Younger (Radio Birdman) eta Mike Ness (Social Distortion), besteak beste, taldearen jarraitzaile izatea. Kooltur Ekintzakoei esker gurean izango dugun beste proposamen interesgarri bat; gaur, gaztetxean (22:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak