Haurrasate ekimenak hirugarren saioa egingo du bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko azaroaren 5a

Txatxilipurdik, Bagarak eta Huheziko Heldu ikerketa taldeak gidatzen duten Haurrasate ekimenaren hirugarren saioa egingo dute bihar, hilak 6, Etxaluzeko Axeri gelan (18:00). Haurren iritziak entzun eta esperientzia ezberdinak ezagutuko dituzte hirugarren saio horretan. Biharkoa egitasmoaren gogoeta faseko azken saioa izango da. Abenduan gogoeta fase horren amaiera ospatzeko jaia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak