Bazkari horretan omenduko dituzte aurten eta azkeneko bi urteetan 75 urte bete dituzten bazkideak, izan ere, urte batzuk badira bazkari-omenaldi hori egiten ez dutenik. 75 urteko bazkideak bazkarira gonbidatuta joango dira, baina bertara joan gura duten gainontzeko bazkideek ere ateak zabalik dituzte.
Hori bai, bazkarirako izena eman egin behar da, ahalik eta lasterren; asko jota azaroaren 13a (eguaztena) aurretik.