Legebiltzarrean egingo dute gaur protesta Etxetresnetako langileek

Jon Berezibar 2013ko azaroaren 6a

Goizeko 10:30ean abiatu dira Arrasatetik 180 bat langile Gasteizera, lau autobusetan. Basaurikoek deitutako elkarretaratzera batuko dira, horrela, Edeseko lankideekiko elkartasuna agertzeko. Legebiltzarrean egingo dute elkarretaratzea, Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek, Mondragon Korporazioko eta Fagor Etxetresnen ordezkariekin batera 15:00etan Lakuan egingo duten bileraren egunarekin kointzidituz. Bileraren harira, jakin da, Gipuzkoako Diputazioak proposatuko duela trantsizio planean Kutxabankek ere parte hartu dezala.

12:00etan egingo dute elkarretaratzea eta, horretarako, autobusez abiatuko dira Arrasatetik 180 bat behargin 10:15ean. Basauriko langileen protestarekin egingo dute bat, horrela. Lakuan, hain justu, 15:00etan bilera garrantzitsua hasiko da. Gobernua, aldundiak eta udalak eta korporazioko eta Fagor Etxetresnetako ordezkariak batzartuko dira. Udalen ordezkaritza Arrasate, Aretxabaleta eta Azpeitiko alkateek osatuko dute, langile kaltetu kopuru handiena duten herri bezala.

Javier de Andres, Aramaion bihar

Javier de Andres, Arabako Ahaldun Nagusia, Aramaion izango da bisitan bihar eta Fagor Etxetresnen egoera izango da gai-zerrendako puntu nagusietako bat. Aramaion 62 dira Fagor Etxetresnetako bazkideak eta, horrela, proportzioan, baliteke, biztanle aldetik, herri kaltetuenetakoa izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak