Azaroko Kooltur Ostegunen egitaraua taldez beteta dator

Sergio Cano 2013ko aza. 4a, 17:40

Kooltur Ostegunak ekimeneko azaroko programa prest dago. Kataluniako bi talderen, Frantziako baten eta AEBetako beste baten kontzertuez gozatzeko aukera paregabea.

Azaroko programa:

  •  Azaroaren 7an, The Hangmen. Los Angelestik. 25 urte punk-rocka egiten. Ingalaterrako ipar-ekialdean hasi ziren. Dagoeneko zazpi album grabatu dituzte. Hiru lagunez osatutako musika taldea: Loz Firewalker (gitarrista eta abeslaria),  Michael "Kill 'Em" Gillham (bateria) eta Dr. Kirk (baxua).
  • Azaroaren 14an, Santa Rita. Kataluniako neska taldea. Aloud Records-eko errebelazio berria. 2008an sortutako taldea da. 2012 bukaeran Ultramarinos Costa Bravan grabatu zuten estudioko lehen diska. Aloud Music LTDk editatuta, 2013ko martxoaren 13an atera zen diskoa. 
  • Azaroaren 21ean, Sonic Angels. Frantziatik punk-rocka eta psikodelia.
  •  Azaroaren 28an, Tokyo Sex Destruction. Bira ugari egin dituen Kataluniako taldea, Jon Spencer Blues Explosion-en senitartekoak. Punk-garage musika mota jotzen dute. Jada bost album grabatu dituzte. Azkenengoa aurten grabatutako Sagittarius.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak