Zaitegiren inguruko liburua aurkeztuko dute egunean

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 4a, 10:50

Eguen honetan, azaroak 7, arratsaldeko 19:00tatik aurrera, 'Jokin Zaitegiren ekarpenak euskal curriculumean' liburua aurkeztuko dute Kultur Aten.

Ekitaldi hau Arrasateko Kultura Sailak proposatu eta burutzen du, eta Jon Diaz Egurbide, liburuaren egilea, eta Paulo Iztueta, idazle eta Utriusque Vasconiae argitaletxeko zuzendariak hitz egingo dute.

Jon Diaz Egurbide, Legorretan jaioa da 1973an, irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailean. Saio hau 2012ko otsailean aurkeztu zuen Jokin Zaitegiren ekarpenak euskal curriculumean: eginak eta asmoak tesiaren muina da. Saio honetan kronologikoki Zaitegiren bizitza urratsez urrats jarraitzen da eta bere obra sakon aztertzen du, batik bat, haren obrak hezkuntzarekin duen harremana. Liburu honetan Paulo Iztuetak ere leku garrantzitsua betetzen du, tesi honetan Jonen tutorea izan delako eta gainera Utriusque Vasconiae argitaletxearen zuzendarietako bat delako.

Paulo Iztueta, Berastegin jaioa da 1941ean. UZEIn lanean jardun zen Politikako eta Filosofiako hiztegiak egiten 1977tik 1987ra arte. Bera ere irakaslea izan da EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailean. Ibilbide luzea egin du Hezkuntzaren eta Soziologiaren sailetan lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak