Sukaldaritza tailerra eguaztenean

Ane Miren Etxeberria 2013ko azaroaren 4a

Debagoieneko XV.Debagoieneko jardunaldi Gastronomikoen barruan, hainbat ekintza antolatu dira, besteak beste sukaldaritza tailerra. Garaiko sukaldaritzaz gozatzeko jardunaldi gastronomikoak izango dira eta eta eguazteneko saioan, babarrunak eta pintxoak nola prestatu erakutsiko dute bailarako hainbat sukaldarik.

Aurreko urteetako arraskasta dela eta aurten ere tailerrok antolatu dira. Parte hartzea nahi duen orok, izena eman beharko du Debagoieneko Mankomunitateko egoitzara joz edo 943 796463 zenbakira deituz. Tailerraren prezioa 2 eurotako da eta 18:00tatik aurrera ospatuko dira Mankomunitateko egoitzan (Nafarroa etorbidea, 23).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak