Emakumezkoen bigarren mailako zazpigarren jardunaldiaren baitan, egubakoitzean Mondrako neskek Pauldarrak talde liderra hartu zuten Mojategin. Gol aukera izan zuten hasieran arrasatearrek baina ez zuten aukera aprobetxatu eta kanpoko taldea gailendu zen partidu osoan. Aipatzekoa da, aldaketa guztiak eginda, Mondrako jokalari bat lesionatu zela bigarren zatian eta bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuela talde arrasatearrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.