Bigarren zatiko beheraldiarekin, erraz irabazten joatetik, berdintzera

Irati Goitia 2013ko aza. 3a, 21:47

Berdinketarekin konformatu behar izan dute Ford Mugarriko mutilek (29-29). Tolosa hartu dute etxean gaur goizean. Lehen zatian etxekoak hobeto aritu badira ere, bigarren zatia izan da erabakigarria eta Gartziaren mutilek ezin izan diote atsedenaldirako lortutako abantailari eutsi.

Lehen zatian arrasatearrak ondo ibili dira, batez ere, Ekaitz Aranburuzabala atezaina. Gelditu asko egin ditu, eta hala, Gartziaren jokalariek aurrea hartu dute markagailuan. Atsedenaldira 16-9ko abantailaz joan dira.

Tentsioz betetako uneak

Bigarrenean, baina, arrasatearrak ez ziren hain fin ibili atearen aurrean. Hala, kanpotarrek poliki-poliki markagailua berdintzea lortu dute: 22. minutuan, 24-24. Ondorioz, azken minutuak tentsioz betetakoak izan dira. Arrasatekoek euren azken erasoan (29-29 zihoazen) penaltia huts egiten dute. Tolosarren eskuetan gelditu da baloia azken segundoetan, baina hoiek ere huts eta etxekoek berreskuratu eta kontraerasoa jo dute. Aurkariaren arean falta, erlojuaren txistuaz batera. Ezin gola egin faltaz eta 29-29 bukatu da partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak