"Emaitzarik justuena berdinketa zatekeen", zioen Gotzon Urtzelai Mondrako entrenatzaileak. Arrasatearren zorionerako, baina, norgehiagoka amaitzeko lau minuturen faltan gola egin zuen Xabi Arrizabalagak, bateko eta besteko hutsak aprobetxatuta. Sailkapen erdian dago Mondra.