Osoko bilkuran tasen igoera horren –igoera orokorra %2koa eta zaborrarena %4koa izan da, iaz moduan– aurka bozkatu zuten udak talde bakarra izan dela gogoratu dute jeltzaleek, prentsa ohar bidez.
"Erraza da erantzukizuna kanpora botatzea"
Era berean, alkateari leporatu diote erantzukizuna "kanpora" botatzea: "Halako egoera baten aurrean errazena da hitz egitea baina erantzukizuna kanpora botatzea, orain dela gutxi Arrasateko alkate jaunak medioetan egiten duen bezala; Fagor Etxetresnak, Mondragon Korporazioa eta Eusko Jaurlaritza inplikatuz, eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arrasateko Udala kanpoan utziz. Hau da, Bilduk kontrolatzen dituen erakundeetan eskuak garbituz. Osoko bilkuran eskatu genuen bezala, alkateari berriz eskatzen diogu Udala herriarekin inplikatzeko".