Esan moduan, urtea borobiltzeko aukera aparta da Abasolok Bartzelonan. Pilotu arrasatearra Espainiako Cross Country txapelduna izan da, eta orain Enduro txapeldun bilakatu daiteke, zapatuan eta domekan egingo duten lasterketa bikoitzean Nieto atzean uzten badu.
Hala, enduro egutegiko azken hitzorduak ezin du emozio handiagoa izan, Nieto eta Abasolo puntu kopuru berdinarekin daudelako (150 puntu). Urtean zehar korritutako lasterketak –bederatzi– ez dira nahikoa izan faborito bat narbarmentzeko: "Ni nahiz atzetik aurrera datorrena, eta baliteke Nietok presio handiagoa izatea. Baina, KTM ofizialeko pilotu ohia da, esperientzia handikoa, eta nirea lehenengo urtea da. Ea lan txukuna egiten dugun, baina bigarren geratzen banaiz ere oso pozik amaituko dut".