Oharrean, Espainiako Gobernuari zuzentzen zaio LAB, gauza delako "banketxeei milaka milioi euro emateko, justifikatuko duen bideragarritasun planik izan gabe ere" eta ez delako gai "Fagor Etxetresnen enpresa berregituraketa proiektu ordenatu bat" finantzatzeko. Lakuako Gobernuarentzako ere badituzte berbak LABekoek eta ohartarazten dute ezin dela "krisia bera eragin zuten politikak ezartzen jarraitu".