Datorren martitzenean aurkeztuko du Governors taldeak 'Morphinapolis' diskoa

Imanol Gallego 2013ko urriaren 30a

Bilboko kafe antzokiak hartuko du talde arrasatearraren laugarren diskoaren aurkezpena. Martitzenekoa prentsarentzat prestatuko ekitaldia izango da, eta bertan, Higain estudioan grabatutako Morphinapolis diskoaren abestiak erakutsiko dituzte.

Lehen ekitaldi horren ostean, azarotik aurrera Donostian, Durangon eta Atarrabian eskainiko dituzte kontzertuak.
Diskoaren aurrerapen gisa Interneten zuloan kantua eskegi dute, jarraitzaile guztien gozamenerako. Aste bakarrean 3.000 entzunaldi izan ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak