Grimm anaien ipuin gozoena antzerki eginda

Imanol Gallego 2013ko urr. 31a, 09:41

Haur antzerki klasiko batek emango dio hasiera azaroko kultura agendari. Glu Glu antzerki konpainia ezagunak Hansel eta Gretel txokolatezko etxean obra taularatuko du larunbatean. Amaia antzokiko agertokia fantasiaz beteko du eta gaztetxoek, 17:00etan, bi anai-arreba horien abentura ezagunekin gogotik gozatuko dute.

Hansel eta Gretel basoan galduta ibili ondoren, txokolatezko etxea aurkituko dute. Bertan, sorgin maltzurrak haurrak giltzapetuko ditu, geroago jateko asmoz. Sorginak sabela beteko du? Hansel eta Gretel bihurriak onik irtengo dira?

Ipuin klasikoa baino gehiago

Egokitzapen horrek, kontakizun klasikoa errespetatzeaz gain, elementu berritzaileak ere izango ditu. Gaur egungo osagai eszenikoek eta musikalek ukitu berezia emango diote kontakizunari. Seguruenez, gaztetxoek haur literaturaren klasiko bat ezagutzen duten bitartean, gurasoek gaztetan ezagututako kontakizun eraberrituarekin ere gogotik disfrutatuko dute.


Gogoratu beharra dago sarrerak beti bezala Amaia antzokiko txartel-leihatilan izateaz gainera, Udalaren eta Kutxabanken webguneetan ere 5 euroren truke izango direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak