Zabaldu dute Kanpantzarrerako errepidea

Ubane Madera 2013ko urr. 29a, 09:20

Azken ordua: Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, erretiratu dituzte ibilgailuak errepidetik eta normal zirkula daiteke Arrasate eta Elorrio artean.

Bi autok istripua izan dute 07:10ean Arrasatetik Elorriora bidean. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, hiru zauritu eragin ditu istripuak, larriak ez, hala ere. Hirurak eraman dituzte ospitalera. Une honetan (08:20) polizia bertan dago, eta garabi bat ere bai, autoak erretiratzeko lanetan. Hala ere, oraindik ez dute hori egiterik lortu, eta Arrasatetik Elorriorako bidean errail batek itxita segitzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak