'Adingabekoak eta sare sozialak' berbaldirako izen-ematea zabalik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 28a, 17:08

Arrasateko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituztenei zuzendutako 'Adingabekoak eta sare sozialak' berbaldia antolatu du. Azaroaren 13an izango da eta bertan parte hartzeko izena eman behar da eta urriak 31 izango da horretarako azken eguna.

"Seme-alabak geroz eta gazteago hasten dira teknologia berriak erabiltzen baina gehienetan ez haiek, ez gurasoek, ez dute jakiten zelan egin aurre sor daitekezkeen arriskuei (sexting, grooming, ziberbullying). Horregatik, beharrezkoa ikusi da gai hauen inguruan hausnartzea". Hala eman dute aditzera Udaletik.

Hilaren 13an Kulturateko areto nagusian izango da berbaldia eta Etorkintza Fundazioak eskainiko du. Bertan sare sozialak ezagutuko dituzte: sare sozialen alde on eta txarrez hausnartuko dute; jarraibideak eta baliabide praktikoak emango dituzte teknologia berrien erabilera egokia emateko; kontuetako pribatutasun maila desberdinen diseiua, zein ziberbullingari buruzko datuak emango dituzte, besteak beste.

Urriaren 31n, eguenean, amaitzen da; horretarako jo BAZera, Gizarte Zerbitzuetara zein prebentzio@arrasate-mondragon.net helbidera. "Izena ematerakoan euskaraz ulertzen den adierazi beharko da, hitzaldiaren hizkuntza zehazteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak