Landutako soinu elektronikoa eta power-pop berritzailea gaztetxean

Imanol Gallego 2013ko urr. 29a, 09:54

Badirudi hiriburuko taldeek gustua hartu diotela Arrasateko gaztetxeari. Aurreko astean Supersweet taldearen zuzenekoak ikusleak aho zabalik utzi eta gero, aste honetan, Kontxa inguruan sortutako beste talde bati egokitu zaio Kooltur Ostegunetako musika maila handiari eustea.

Donostiako Correos taldea langilea eta, aldi berean, umoretsua da. Iraupen laburreko hainbat lan kaleratu ostean, La Oreja de Van Gogh taldeak urte batzuk lehenago egin zuen moduan, 2009an Donostiako Pop-rock lehiaketa irabazi zuten. Urtebete geroago, eta bertan lortutako izen onari esker, 2010ean iraupen luzeko No es lo que parece diskoa grabatu zuten Iker Piedrafitarekin.  Hari esker, Espainiako jaialdi garrantzitsu askotan kontzertuak egin zituzten. Urte gutxiren buruan industrian euren tokitxoa lortzeaz gainera, soinu propioa izatea ere lortu dute.

Diskoetxe eta soinu berria


Orain, Warner Music-ekin kaleratu duten Esponjas para bañar el horizonte izeneko disko berriarekin datoz, RTVEko Los conciertos de Radio 3-en ere aurkeztu dutena. Iñaki de Lucasekin grabatu duten lanean, dotoretasunez landutako elektronika, baxu distortsionatuak, power-popa eta estribillo ugari aurki daitezke.


Kooltur-zaleek talde berezi bat ezagutuko dute, eta zale ez direnek, talde berritzaile bat ezagutzeaz gain, gaztetxeko ostegun bereziak ezagutuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak