Datorren urteko zergak eta hainbat mozio bihar, ohiko osokoan

Ubane Madera 2013ko urr. 28a, 10:18

"2014 urterako ordenantza fiskalak ontzat emateko proposamena", "epaiketa politikoak desagertzea eskatzen" duen mozioa, eta besteak beste, Zabarte, Urizar eta Azkargorta presoak "aske uztea eskatzen duena" mahai gainean izango ditu udalbatzarrak bihar, martitzena, urriari dagokion ohiko osoko bilkuran.

Ordenantza fiskalez gainera, diru kontu gehiago ere izango dira aztergaien artean, adibidez, auto-taxi zerbitzuaren datorren urteko prezioak ezartzeko proposamena; eta baita 2013ko aurrekontuaren kredituak aldatzeko espedientea ere.

Horrez gainera, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren Berrikuspenari dagokion "dokumentua idazteko finkatutako helburuak eta irizpideak aldatu eta osatzeko proposamena" ere aztergai izango dute udal taldeek.

Presoak askatzeko eskaera

Eta mozioen atalean, berriz, bi aurkeztu dituzte momentuz: bata "Bildu udal taldeak aurkeztutakoa, epaiketa politikoak desagertzea eskatzen duena" eta bestea "Herri Bilguneak aurkeztutakoa, Arrasatekoak diren J.M. Zabarte, J.G. Urizar eta L.M. Azkargorta presoak aske uztea eskatzen duena".

Osoko bilkura ekimen publikoa denez, interesa duen edozein joan daiteke biharko batzarrera. 18:00etan hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak