43-42 irabazi zuen ART errugbi taldeak Bera Beraren kontra

Miren Arregi Amasorrain 2013ko urr. 27a, 19:12

Arrasateko Mojategin jokatu zuen partidua ART errugbi taldeak zapatuan Bera Bera donostiarren kontra. "Partidu zoroa izan zen" dio Igor Isasi entrenatzaileak. Hala ere, irabaztea lortu zuten, 43-42ko emaitzarekin. Hala, 5 puntu lortu zituzten arrasatearrek.

Arrasateko Mojategin jokatu zuen  partidua ART errugbi taldeak atzo Bera Bera donostiarren kontra. "Partidu zoroa izan zen" dio Igor Isasi entrenatzaileak. Hala ere, irabaztea lortu zuten, 43-42ko emaitzarekin. "Partiduaren hasieran min hartu zuen gure jokalari batek eta harrezkero, 15 lagunekin jokatu behar izan genuen". Gainera, txartel gorri bat atera zion epaileak Arrasateko taldeari eta ez hori bakarrik, baita 4 txartel hori ere –txartel gorriak zuzenean kaleratzen du jokalaria eta horiak 10 minuturako–. "Txartelen erdiak arrazoi osoz erakutsi zizkigun baina beste erdiak ez", zioen Isasik: "Uste dut epaileak ez zuela ondo jokatu", gaineratu du.

Horiek guztiak kontran izanagatik ere, esan bezala, irabaztea lortu zuten, nahiz eta tentsio askoko partidua izan zen: "Gure entsegu baten ostean, eurena zetorren eta horrela ibili ginen partiduaren bukaerara arte. Denbora guztian, entsegu bat gora-behera eta horrek tentsio handia sortu zuen". Ez hori bakarrik, izan ere, partiduaren bukaeran Bera Berak zigor kolpe bat egiteko aukera izan zuen. Huts egin eta horri esker irabazi zuen Arrasatek. Horiekin guztiekin ere, Isasi pozik zegoen taldeak egindako lanarekin: "Orokorrean ondo ibili ginen-eta".

Isasik azpimarratu ditu aurrelarien lana eta bereziki Jokin Dolara jokalariarena, hura izan baitzen partiduko onena. Datorren zapatuan, Lekarozen jokatuko du Arrasatek, Baztanen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak