Aita-amak eta umeak batera jolasten ibili ziren lehen Guraso Egunean

Leire Kortabarria 2013ko urriaren 27a

Txatxilipurdik eta Zahar Berrik, biek batera lehenengo aldiz egin zuten zapatuan Guraso Eguna. Hasieran Seber Altube plazan egitekoak baziren ere, euria egiten zebilela ikusita, Biteri plazara eroan zituzten joko eta jolasak. Ume eta guraso talde polita elkartu zen aterpean elkarrekin euskaraz jolas egitera.

Aurretik Txatxilipurdik askotan antolatu izan ditu halako ekintzak, baina lehenengo aldiz ziren bi antolatzaileak: Txatxilipurdi eta Zahar Berri.

Elkarlan-jokoak, euskal jolas eta jokoak, birziklatze-tailerra… denetarik izan zuten aukeran adin guztietako umeek eta aita-amek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak