Fagor Etxetresnetako langileen birkokatze gehiago izango dira azaroan

Leire Kortabarria 2013ko urr. 28a, 01:00

Mondragon Korporazioak GOIENAri aditzera eman dionez, dagoeneko 10 bat langile birkokatu dituzte Fagor Etxetresnetatik "Arrasate inguruko kooperatibetan". Horiek dira korporazioaren Enplegu Bulego Korporatiboaren lehenengo emaitzak Fagor Etxetresnetako langileei irtenbidea emateko ahaleginean.

Korporazioak gaineratu duenez, horrekin batera, "gero eta lan-elkarrizketa gehiago" egiten dabiltza Etxetresnetako langileei, eta "azaroan horrek fruitua emango du eta birkokapen gehiago izango dira", esan dute arduradun berberek.

Enplegu Bulegoaren egitekoa kooperatiba hartzaileen beharrak zehaztu eta profil profesionalak definitzea da.

Horrekin batera, joan den eguenean ateratako prentsa oharrean azaltzen dutenez, abiarazi dituzte jada "mekanismoak kooperatiben sustapen unitateen artean negozio berriak sustatzeko dinamikak", enplegu berriak sortzeko helburuz. Bada, osasuna, energia eta ekonomia berdea izango dira landuko dituzten sektoreak eta Mondragon taldeko kooperatiba guztietako sustapen unitateak batera arituko dira lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak